Dantzalekuko igerilekuak bihar zabalduko dira

Guaixe 2018ko eka. 14a, 18:55
Bainua hartzeko guztia prest dago.

Dantzalekuko igerilekuko sasoia bihar hasiko da. Kirol eta aisaldi azpiegitura publikorako prezioak zehaztuta ditu Altsasuko Udalak. 3 urtera arteko umeek doan sartzeko aukera izanen dute. 3 eta 15 urte bitartekoen txartelak 35 euroko balio du. 16 eta 65 urtekoena, berriz, 50 eurokoa. Eta, azkenik, 65 urtetik gorakoendako sasoiko txartela 40 eurokoa izanen da. Eguneko txartelen prezioei dagokienez, astegunetan 3 eta 15 urtekoendako 3 eurokoa da, 4,5ekoa 16 eta 65 urte artekoendako eta 3,5ekoa 65 urtetik gorakoendako. Azken hiru prezio horiek 0,5 euroan garestitzen dira larunbata eta igandeetan.