Haizea Ramirez de Alda hirugarren seniorra Lasterbidean

Guaixe 2018ko eka. 19a, 16:43

Argazkia: Lea-Artibai eta Mutrikuko Hitza.

Ondarrun jokatutako proban 250 emakumeren artean bosgarren emakumea izan zen altsasuarra, hirugarrena bere mailan

Igandean jokatu zen Lasterbidean, urtero euskal preso politikoen eskubideak aldarrikatzeko ospatzen den herri lasterketa. Aurten Ondarroan jokatu zen eta guztira 642 korrikalarik osatu zuten 7,2 km zituen lasterketa. Irabazlea Antton Belaustegi lekeitiarra izan zen (24:44). Unai Razkin irurtzundarra izan zen aritu zen sakandar bakarra eta 62. postuan sartu zen helmugara (30:21). Emakumezkoetan Janire Arribalzaga gernikarra gailendu zen (29:30). Haizea Ramirez de Alda altsasuarra bosgarren emakumea izan zen, 77.a sailkapen orokorrean (31:19), baina bere mailan, emakumezkoen senior mailan, hirugarrena izan zen.

Sakandarrak Lasterbidean (7,2 km)
1.Antton Belaustegi:    24:44
62.Unai Razkin (Irur):    30:21
77.Haizea R. de Alda (Alts): 31:19
433.Uxue Galartza (Itur):    42:07
509.Maddi Urra (Irur):    43:56