Kamarak, argiak eta...

Guaixe 2018ko eka. 21a, 12:19


Gaztewood III. Laburmetrai txapelketa herrikoia prestatzen hasi dira Altsasuko Gazte Asanbladako kideak, eta lehenengo urratsa lehiaketan parte hartzeko oinarriak kaleratzea izan da

Hamar urte pasa dira Gaztewood film laburren II. jaialdi herrikoia ospatu zenetik. Hortaz, hamargarren urteurrenean, 2019. urtean, III. edizioa eginen dute. Jaialdia prestatzeko txapelketan parte hartuko duten film laburrak bildu behar dituzte, eta, horretarako, txapelketara aurkezteko ikus-entzunezkoek bete behar dituzten baldintzak kaleratu dituzte.

Film laburrek gehienez 15 minutuko iraupena izan behar dute eta horizontalean grabatu behar dira. Proposamenak aurkezteko 2019ko martxoaren 31a arte aukera dago. Proposamenak USB edo DVD euskarrietan aurkeztu behar dira Altsasuko Gaztetxean, film laburraren kartelarekin batera.