Altsasuko zazpien askatasuna aldarrikatuko dute Madrilen

Guaixe 2018ko eka. 21a, 17:05

MAdrilgo manifestazioaren aurkezpena egin zutenak. Argazkia:@elpce

Madrilgo Altsasuren babes plataformak manifestazioa deitu du larunbaterako, 19:00etan. Madrilgo Sol plazatik abiatu eta Justizia Ministeriora arteko ibilbidea eginen dute Altsasukoen askatasuna aldarrikatuz. Gaur manifestazioaren aurkezpena egin dute eta hainbat pertsona ezagunek parte hartu dute, manifestazioan parte hartzera deitzeko: Patricia Lopez, Cristina Fallaras, Sol Sanchez, Errepresioaren kontrako Amak, Gabriel Rufian, Willy Toledo, Cesar Strawberry, Enrique Santiago, Activitat Abogados eta Carlos Taibo.