Larunbat goizean 27. San Esteban Pilota Txapelketako finalak jokatu ziren Barañaingo Retegi pilotalekuan. 9 final jokatu ziren guztira eta senior mailakoan ordezkari sakandarrak izan genituen, Irurtzun klubeko Ollo eta Bergera. Oberenako Jamar eta Aldabe izan zituzten aurkari. Partida lehiatuan, azkenean Oberenako bikoak hartu zuen agintea eta 22 eta 11 irabazi zieten Irurtzun klubekoei. Horrela, San Esteban Txapelketako txapeldunordeak dira Ollo eta Bergera.