PPk bere presidente berria aukeratzeko XIX. Nazio Kongresua eginen du garilaren 20an eta 21ean. Sei hautagai daude eta haietako bat, Pablo Casado, bere kanpainako ekitaldia egin zuen igandean Altsasuko Guradia Civilaren kuartelaren parean. Nafarroako popularren buruak lagun zituela Casadok Altsasuko auzia hizpide izan zuen eta Guardia Civilari babesa agertu zion. Bestalde, euskal presoak gerturatzearen kontra azaldu zen. Azkenik, Hego Euskal Herria erakunde bakar batean elkartzearen kontra agertu zen eta "euskara Nafarroako hizkuntza ez dela" esanez bukatu zuen agerraldia.