Sortuk eta Ernaik Altsasuko kuartel parean kontzentrazioa egin zuten larunbatean. Adierazi zutenez, "herria maite dugulako, demokrazia eta bakean bizi nahi dugulako, argi eta garbi esaten dugu ezinezkoa dela Euskal Herrian elkarbizitza demokratikorik Guardia Civilaren presentziarekin. Bakea eraikitzeko garaia delako; Guardia Civilak alde egin behar du Euskal Herritik".