Gipuzkoako Saskibaloi Federazioko campusa Altsasun

Guaixe 2018ko eka. 28a, 11:56

Aterpetxean eta Zelandi kiroldegian ari dira saskibaloian trebatzen gazte gipuzkoarrak

Gipuzkoako Saskibaloi Federazioak atzera ere campusa antolatu du Altsasun. Astelehenean etorri ziren Otadiko Kristo Deuna aterpetxera campusean parte hartzen ari diren neska-mutilak, eta Zelandi kiroldegian saskibaloian trebatzeaz gain, Altsasuko igerilekuetan gustura ibili dira eta aterpetxean eta herrian hainbat ekintza egin dituzte.