Altsasuk lesfobiaz, homofobiaz, transfobiaz, bifobiaz eta interfobiaz (LGTBI-fobia) askea den udalerria izendapena du. Horixe erabaki zuen Altsasuko Udalak atzo. “Sexu aukera edo genero identitatea dena delakoa dela, herri honek eta bere erakundeek baztertu nahi dituzte bizitzari, osotasun fisikoari eta pertsonen duintasunari egindako edozein mespretxu”.
Udalak bere adierazpenean sexu aukeragatik edo genero identitatea jendea erasotzen edo gutxiesten dutenei zuzendu zaie: “udalerri honen gaitzespena duzue”. Arrazoi beragatik erasotutako eta gutxietsitako pertsonei, berriz, zera esan diete: “udal honen eta bere menpeko erakundeen elkartasuna duzue”. Bestalde, Altsasuko Udaleko Gazteria Sailaren jardueren barruan herriko banku batzuk ortzadar banderaren kolorearekin margotuko dira.