Altsasuko Gaztetxea datorren urtean ospatuko den Gaztewood film laburren lehiaketa prestatzen ari da. Horretarako, Gaztetxeko "okupalunpak", Charly and the chocolate factory filmean oinarritutako pertsonak, lanean jarri dira. Hortaz, 2019ko udan ospatuko den Gaztewood film laburren txapelketaren galara joateko "Urrezko tiketak" edo galarako eserleku bereziak zozketatutako dituzte. Lehenengoa bihar, San Pedo egunean, banatuko dute. Martxoaren 31a arte dago bideoak bidaltzeko aukera.