Hirigintza plan berria egiteko pausoak ematen

Guaixe 2018ko uzt. 3a, 08:30

Altsasuko Udalak hirigintza plan berria egiteko Nafarroako Gobernuarekin hitzarmena sinatzea erabaki zuen hilaren 15eko bilkuran. 245.000 euroko aurrekontua du hirigintza araudi berriak eta haren % 80 foru administrazioak pagatuko du. Azken horrekin hitzarmena sinatzeko zain dago udala, eta hori egin bezain laster deialdia eginen du. Gaur egungo hirigintza plana 2001eko abendukoa da eta 2003ko otsailean sartu zen indarrean. Plan berrian genero ikuspegia gehituko da.