Institututik NUPera bisitan

Guaixe 2018ko uzt. 2a, 15:23

Ikasleak udaberrian ezagutu zuten unibertsitate publiko nafarra. Argazkia: NUP.

Altsasu Bigarren Hezkuntzako Institutuko Batxilergoko 2. mailako ikasleak Nafarroako Unibertsitate Publikoa (NUP) bertatik bertara ezagutzeko aukera izan zuten. Udaberrian egindako bisitan 54 ikasle sakandarrek Arrosadiako campusa eta bertan eskaintzen diren 22 graduak eta 3 gradu bikoitzak ezagutu zituzten. Horiek dira NUP osatzen duten sei fakultateen eta eskola teknikoen 2018-2019 ikasturterako eskaintza.