Udalak hainbat lan eman ditu

Guaixe 2018ko uzt. 8a, 19:59
Altsasuko udaletxea.

Altsasuko udaletxean arkitektura oztopoak kentzeko eta irisgarritasuna hobetzeko lanak eginen dira aurten. Zehazki igogailua jarri eta komunak egokitu. Udalak lanak Intercons Beltran SL enpresari eman dizkio 145.634,15 euroren truke (BEZ kanpo). Lanen zati handiena Nafarroako Gobernuaren Toki Azpiegiturarako Planeko diru-laguntzaren bidez pagatuko da. Udaletxeko teilatua ere konponduko da eta energia eraginkortasuna hobetuko da aurten. Lana Aguaser Suministros y Servicios SL enpresak eginen du 40.157,6 euroren truke (BEZ kanpo). Finantzatzerakoan udalak gobernuaren laguntza jasoko du.

Bestetik, udalak Construcciones Valeriano Santesteban SLrekin akordioa sinatu du. Enpresa horrek aurten basoan egin beharreko lanak eginen ditu. Zehazki Altzania, Balankaleku, Marmolazpi, Arbotones eta Eguberako pistak ongi jartzea. Horren truke 39.346,99 euro jasoko ditu (BEZ kanpo).  Nafarroako Gobernuaren diru-laguntza jaso du horretarako.