Atabo enpresa publikorako gerente bila

Guaixe 2018ko uzt. 10a, 08:37

Zelandiko igerilekua.

Altsasuko Udalak Atabo Altsasu SL enpresako kudeatzaile postua aukeratzeko oposizioa deitu du. Altsasuko Udalaren kirol azpiegiturak kudeatzeaz arduratuko da kontratatuko den gerentea. Hautagai guztiek bi proba egin eta proba psikoteknikoa pasa beharko dituzte. Lehen multzoko lan kategoria lanpostua izanen du, lanaldi osokoa. Interesa dutenek euren eskabideak udaletxean hilaren 16ko 14:00ak arte aurkeztu ditzakete. Deialdiari buruzko informazioa www.altsasu.eus web orrian dago.