Foruzaingoak jakinarazi du 27 urteko altsasuar bati osasun publikoaren kontrako delitua leporatu diola berriki. Gaineratu duenez, lantegi batean marihuana hazten zuen eta 24 landare atzeman zizkioten. Foru poliziak argitu duenez, industrialde batean prebentzio lana egiten ari zirela lantegi baten parean martxan zegoen eta barruan inor ez zuen auto bat ikusi zuten. Lantegian sartzean marihuana usain handia zegoela jabetu ziren. Armairu baten atzean estalitako gela baterako sarbidea atzeman zuten eta han marihuana haztegia opatu zuten. Argiztatze eta aireztatze sistemak eta kalamua lantzeko hainbat gailu opatu zituzten. Guztiaren berri epaileari eman zioten.