Gobernu Ordezkaritzak jakinarazi zuenez, Altsasuko Guardia Civilek kontrabandoko 300 tabako-kartoi atzeman zituzten astelehen goizean. Antza, guardia civilek auto bat gelditu eta hura miatzean kartoizko kutxa batzuen barruan topatu zuten merkantzia. Lau tabako marka ezaguneko tabako paketeak ziren eta 14.000 euroko balioa zuten. Auto gidaria bakarrik zihoan eta ezin izan zuen argitu merkantziaren jatorria. Kontrabandoagatik salatu dute.