Triman Minerals enpresa hartzekodunen lehiaketan dago eta langileei 6 hilabeteko soldata zor die. Zuzendaritzaren aginduz langileak etxean daude. Bitartean, lantegian mugimenduak daudela salatu du LAB sindikatuak. Enpresakoak edo ezezagunak diren pertsona horiek "irregulartasunak" egin ditzaketela nabarmendu dute LABetik, eta enpresa deskapitalizatu dezaketelako beldurra adierazi dute sindikatutik.
Horrek zorrak ez ordaintzeko bidea emanen lukeela uste dute LABen. Langileak ez dira zordun bakarrak. Sodena enpresa publikoari 1,5 milioi zor dizkio Triman Minerals. Aljerian proiektu bat egiteko mailegua eman zion, baina egitasmoak ez zuen aurrera egin. LABetik Nafarroako Gobernuari eta konkurtsoko administratzaileari eskatu diete atzoko gertakariak argitzeko eta Triman enpresaren deskapitalizazioa eragozteko.