Igurai onaren omenez

Guaixe 2018ko uzt. 13a, 14:09

Erkudengo Amaren ermitan elkartuko dira altsasuarrak igandean

Zaindari ontzat dute altsasuarrek Erkudengo Ama. Haren irudia hilaren 2an herrira ekarri zuten eta arratsaldeko mezaren ondoren Ama Birjina Erkudengoa kanta abestu zuten. Doinu bera domekan entzunen da, behin bederatziurrena despedituta irudia Ulaiar dermioko ermitara bueltatu eta mezaren ondoren. Fededun altsasuarrak 09:30ean abiatuko dira elizatik eta Larrezabal eta Murgilarteko bideetatik barna N-1 errepide zaharrera aterako dira, ermitara joateko. 11:00etan hasiko da meza. Eta akaberan izanen da herriko kanta abesteko garaia.

Elizkizunaren ondoren bildutakoek gosaldu eginen dute. Jatekoa bulkatzeko udalak ardoa eta mostoa banatuko ditu. Ondoren, altsasuarrek txistularien aireak dantzatuko dituzte. Hangoa despedituta, herrian bazkari bat baino gehiago eginen dira.


Ama Birjina Erkudengoa 



Ama Birjiña Erkudengoa
elurretako zuriya.

Esku batian iguzkiya ta

beste eskuan auriya.

Hark guretako gorderik dauka

komeni zaigun guziya. 



Igurai on bat daukagularik 

ermita txiki batian. 

Hodeiak eta tenpestadiak

bialtzen ditu bertatik. 

Eta frutubak oso ta leiyal

gordetzen ditu gugatik. 



Ama Birjiña Erkudengoa

pekatarien ama zu,

pekatutikan libratutzeko 

arkitasun bat egidazu. 

Edo bestenaz galdu naiz ni

desanparatzen banauzu. 



Lurreko plantak eukusi ezkero.

Nezesidade haundian, 

Altsasuarrak dute kostunbre

disponitzia herrian, 

Ekar dezagun Erkur indarra 

ia gandegu premian.

Erlazionatuak

Erromeria Erkudenen

Guaixe 2016 uzt 11 Altsasu