Lanetan gas hodia hautsita

Guaixe 2018ko uztailaren 18a

Araba kalean zulatzean hautsi zuen hodia palak. Argazkia: @Bomberos_Na

Araba kaleko eraikuntza-lan batzuetan lanean ari zen pala batek gas hodi bat hautsi zuen atzo. Larrialdi zerbitzuak gaztigatu zituzten eta suhiltzaileak, udaltzainak eta foruzainak agertu ziren. Suhiltzaileak saiatu ziren gas-hodia ixten baina ezin izan zuten. Kalea moztuta gelditu zen gas enpresako teknikariak iritsi eta konpondu zuten arte.