Altsasuko Udaleko Kultura zerbitzuak izendatutako epaimahaiak Altsasuko Festetako kartel lehiaketara aurkeztutako proposamen guztien artean bi finalista aukeratu ditu. Orain altsasuarrei dagokie herriko festak iragarriko dituen kartela zein den aukeratzea. Bozketa bidez izanen da hautaketa.
Altsasun erroldatutako 16 urtetik gorako herritarrek parte hartu dezakete bozketan. Pertsona bakoitzeko boto bakarra onartzen da. Bozketan parte hartzeko udalak hiru auakera eskaintzen ditu. Alde batetik, Iortia kultur gunetik pasatzea, 10:00etatik 14:00etara. Bestea, www.altsasu.net web orriaren bidez botoa ematea eta, azkenik, 012 doako telefonora hots egitea. Gaur, garilaren 19an, hasi eta garilaren 24ra bitarte bozka emateko aukera izanen da. Hautatuko kartelaren egileak 600 euroko saria irabaziko du.
Altsasuko Festetako kartel lehiaketara 51 proposamen aurkeztu dira: 10 helduen mailan eta 41 haurren mailan. Aurkeztutako lan guztiak ikusgai egonen dira agorilarren 28tik irailaren 9ra bitarte Iortia Kultur Gunean. Altsasuko Festak irailaren 13tik 17ra ospatuko dira, ostegunetik astelehenera.