Ohitura denez, Erkudengo Ama erromeriaren hurrengo igandean Bargagaineko bidea hartzen dute Altsasuko mendizaleek. Aurreko igandean izan zen Erkudengo erromeria. Beraz, etzi izanen da Altsasuko Mendigoizaleak taldeak antolatutako LVII. Bargagaingo Igoera. hi denez, igandean goizeko 09:00etan jaurtikiko dute suziria, Bargagainera abiatzeko. Alkateak jaurtikiko du, udaletxetik. 09:30ean hamarretakoa egingo dute gazteluan, eta behin Bargagainera igota (1.156 m), goizeko 11:00etan meza izanen da, nahi dutenendako. Ondoren, eguerdian, auzatean bilduko dira mendizaleei batuko zaizkien guztiak. Auzatean gazta, txorizoa eta urdaiazpikoa banatuko dira eta Altsasuko Udalak zilarrezko katiluetan dastatzeko ardoa eskainiko du. Altsasuko erromeria guztietan bezala, zortzikoak ez du huts eginen. Txoko guztiak garbi-garbi utzi ondoren, Altsasura jaitsiko dira bazkaltzera.