Nafarroako Pentsionistak Martxan-ek eta Otsailaren 22ko Plataformak pentsio duinen aldeko aldarrikapenak kalera ateratzen segituko dute udan. Astelehenero, 19:30ean dute hitzordua jarrita. Kontzentrazioa egiten duten tokia aldatuz joanen dira astero, udaletxe paretik Zumalakarregi plazara. Gaur udaletxe parean eginen dute.