Sei egunez dantzan Baztanen

Guaixe 2018ko uzt. 24a, 11:47

Dantza garaikidean, klasikoan eta funkyan trebatu dira Irantzu Gonzalez Azpiroz dantza eskolak antolatutako Dantza Campusean parte hartu duten 22 dantzari gazteek

Gainera, dantza garaikide talde aurreratuko bost kide ere egon dira Campusean. Baztango landetxe "polit" batean egon dira ikasleak. Garilaren 10ean, asteartean, joan ziren eta garilaren 15ean, igandean, egin zuten campus bukaerako emanaldia. Igandean dantzarien gurasoak Baztanera joan ziren ikasleek egindakoa ikustera.

Irantzu Gonzalez dantzariarekin batera, Igone Augusto eta Maider Lazkoz egon dira irakasle laguntzaile lanak egiten. Sophie Jenna Danby Ingalaterrako dantzaria izan da ere campusean ikastaroak ematen; hortaz, jarduerak euskaraz eta ingelesez izan dira. Jenny Domingok funky klaseak eskaini ditu.