Altsasuko Gurasoak Baztandarren Biltzarrean

Guaixe 2018ko uztailaren 20a

Elizondok hartuko du, atzera ere, Baztandarren Biltzarra ospakizuna. Baztan ibarreko biztanleak elkartzen dituen ospakizuna da etziko festa. Eta hartan aparteko garrantzia du herri bakoitzak propio prestatzen duen gurdi apainduak. 11:00etan abiatuko da gurdi-segizioa. Eta haien buru Altsasuko Gurasoak taldeko ordezkariak izanen dira. Antolatzaileek horrela baztandarren “elkartasuna eta babesa” azaldu nahi diete.