Orain Presoak dinamika gizarte zibileko hainbat pertsonak martxan jarri zuten garagarrilaren hasieran "sufrimendua sortzen jarraitzen duen presoen auziari irtenbidea emateko". Azken batean, "euskal presoen eskubideak errespetatuak izan daitezela". Bere helburuak lau dira: urruntze politikarekin bukatzea, preso eta larriki gaixo dauden presoen askatasuna lortzea, presoen zigorren batuketa eta lehen gradua desegitea".
Frantziak Mont de Marsan eta Lannemezango kartzeletara 16 preso hurbildu ondoren, Madrilen espetxe politika aldatzearen alde eta bereziki urrunketa politikaren aurka esandakoak gauzatzeko ordua dela uste dute dinamikako kideek. Gogorarazi dute "astebururo ehunka senide eta lagun ehunka km egitera behartuta" daudela; "horren adierazle tamalgarrienak dira azken asteotan senideek jasandako istripuak".
Martxa
Dinamikaren baitan Mont de Marsango eta Zaballako espetxeen arteko bizikleta martxan antolatu dute, "orain konponbiderako unea delako eta jendarte osoak espero dituen aldaketak eman daitezen. Bide honetan guztiei arduraz jokatzeko eskatzen diegu, norbere ideologien gainetik gizarte duin eta baketsu bat eraiki ahal izateko".
Martxa gaur hasi eta astelehenean despedituko da. Igandeko etapa Donostian hasi eta Otzaurteko portuan barna tropela Altsasura 18:30ean iritsiko da 85 km-ko ibilbidea osatu ondoren. Etapa bukatu berritan Foru plazan ekitaldia eginen da. Bizikleta martxa aldarrikatzailearen azken etapa 09:00etan abiatuko da Altsasutik Zaballako espetxerantz (88 km).
Azken bi etapak
Garilak 22, igandea
09:00etan Irteera Donostiatik.
13:30ean Bazkaria Ordizian.
15:30ean Irteera Ordiziatik.
16:30ean Zegama.
18:30ean Altsasu.
Garilak 23, astelehena
09:00etan Irteera Altsasutik.
10:30ean Agurain.
12:00etan Gasteiz.
15:00etan Irteera Ama Zuriaren plazarik.
16:30ean Zaballan akabera ekitaldia.