Lau hilabete falta dira Euskaraldia hasteko. Euskal Herri guztian azaroaren 23tik abenduaren 3ra eginen den ariketa kolektiboa da Euskaraldia. Bere helburua pertsonak aktibatzea da eta 11 egunez euskara ahalik eta gehien erabiltzea; dakienak ahal duen guztietan erabiliz, eta ulertzen duenak berari euskaraz hitz egiteko eskatuz. Sakanan 10 herrik eman dute izena Euskaraldian parte hartzeko eta Altsasu haietako bat da. Herrian ariketa kolektiboa prestatzeko batzar irekia deitu dute gaur, 19:30ean, Gure Etxea eraikinean.