Igandean altsasuarrek Bargagaingo bidea hartu zuten, Erkudengo erromeriaren ondoko igandea izanik, tradizioa berritzera. Erromeriarekin elkarloturik LVII. Bargagaingo Igoera deitu zuen Altsasuko Mendigoizaleak taldeak. Goizeko 9:00etan suziria jaurti eta bildutakoek Altsasuko Bargagaineko gurutzea (1.156 m) izan zuten helmuga. Bidean hamarretakoa egin zuten gazteluan eta Bargagainen gainean meza elizkizuna izan zen. Bitartean ondorengo auzatea prestatzen aritu ziren Altsasuko Mendigoizaleak eta, urtero moduan, ez zen urdaiazpiko zozketarik falta izan.
Txistularien doinuei jarraiki, eta Altsasuko gainontzeko ospakizunetan bezala, zortzikoak ere presente egon nahi izan zuen Bargagaingo erromerian. Jakina, zilarrezko katiluetan dastatutako ardoa ere beste tradizioetako bat izan zen. Bukaeran, txoko guztiak garbi-garbi utzi eta Altsasura jaitsi ziren altsasuarrak.
Argazkiak: Altsasuko Mendigoizaleak.