Waterpolotik kayaketara

Guaixe 2018ko uzt. 25a, 13:42

Ostegunean Waterpolo Txapelketa jokatu zen Urdiainen eta astelehenean kayakean ibiltzeko aukera egongo da Altsasun

Sakanako Mankomunitateak udako kanpainaren barruan antolatuta, ostegunean Waterpolo Txapelketa jokatu zen Ziordiko igerilekuetan. Amaia Gerrikagoitia teknikariak azaldu digunez, “uretako bolei eta waterpoloa egin genuen eta arratsalde bikaina pasa genuen. Sakanako hainbat herritako 45 partaide izan ziren, 6 urtetik 13 urte bitartera arte, eta guztien artean taldeak sortuz gustura ibili ginen. Bukatzeko, askari gozoa izan genuen: sandia eta patata tortila ogitartekoa”.

Waterpoloari kayak jardunaldiak emango dio segida. Astelehenean izanen da, goizeko 11:00etatik hasita, Altsasuko Dantzaleku igerilekuetan. 5 urtetik gorako neska-mutiko guztiek parte hartu ahal izango dute, aurretik Mank-ean izena emanda (948 484 866).