Kayakean Altsasun

Guaixe 2018ko uzt. 31a, 15:07

Mank-ek antolatutako kayak jardunaldian 61 neska-mutikok hartu zuten parte

Udako kanpainaren barruan kayak jardunaldia antolatu zuen Sakanako Mankomunitateak astelehen goizean Altsasuko Dantzaleku igerilekuetan. 81 gaztetxo zeuden izena emanda baina 61 neska-mutilek hartu zuten parte. Aurten goizez antolatu da ekimena, arratsaldearen partez, eta hobeki moldatu dira. “Goizez egitea hobeto, igerilekua lasaiago dagoelako. 12-15 urte bitarteko neska-mutilak ere izena emanda zeudenez, kayak-poloan aritzeko aukera izan dugu, monitoreekin batera. Oso dibertigarria dela esan digute” azaldu du Mank-eko kirol teknikari Amaia Gerrikagoitiak.