Altsasuko Oktoberfesta

Guaixe 2018ko abu. 30a, 11:16

Txuriak, horiak, gorriak, ilunak, beltzak, artozkoak... Guztira, iturriko edo bolitako hamasei garagardo dastatzeko aukera izanen da Baratzekobideko karpan. Gaur hasi eta igandera arte ospatuko da Garagardo Azoka

Gainera, Garagardo Azokako karpan afaltzeko aukera izanen da ere: txerri-ukondoak, patatak, saltxitxak eta hanburgesak, besteak beste, osatuko dute menua. Garagardo Azokaren hamaseigarri edizioa ospatuko da aurten. Festen aurretik egiten da. Altsasuko peñek antolatu zuten lehenengoz eta, gaur egun, Zubiondo elkarteak antolatzen du.

Garagardo Azokaren ordutegia: abuztuaren 30ean, ostegunean, 19:00etatik 00:00etara. Abuztuaren 31n eta irailaren 1ean, ostiralean eta larunbatean, 19:00etatik 03:00etara. Irailaren 2an, igandean, 19:00etatik 00:00etara.