Rolling Stones tributo talde hoberenetarikoa bihar Altsasun: Smoking Stones

Guaixe 2018ko abu. 31a, 11:23

Nafarroako Gobernuak antolatzen duen Kultur programaren barruan Rolling Stones taldearen tributo taldeak joko du Foru plazan, 23:00etan

Smoking Stones taldea rock talde mitikoaren oroimen bandarik hoberenetarikotzat jotzen da. Taldearen ikuskizunean The Rolling Stonesen abesti arrakastatsuenak jotzen dituzte. 40 urteko ibilbide musikala ordubeteko emanaldian laburbiduta eskaintzen du Smoking Stones taldeak.

Errespetu handiarekin egindako tributua da Smoking Stones taldeak egiten duena. Hamabi urteko ibilbidean jarratzaile asko lortu dituzte. Musika jaialdi ospetsuenetan jo dute eta, gainera, Gabi Alegret, Ariel rot, Leiva, Coque Malla eta beste hainbat abeslari ospetsuk diskoan kolaboratu zuten. Rock hutseko ikuskizuna. Sergio Ortiz da Smoking Stones taldearen Mick Jagger.

Paseoak zaldiz

Gainera, Kultur programaren barruan bihar 11:00etatik 19:00etara Urdiaingo errotatik abiatuta Errotain zalditegiarekin zaldiz ordubeteko edo biko paseoak emateko aukera izanen da. Erreserbetarako: 687 424 839 eta 626 749 149 telefonoak edo errotain@gmail.com e-postan.