Otadiko Kristo Deuna Txapelketa nobedadeekin dator

Guaixe 2018ko abu. 20a, 11:00

Altsasu Kirol Elkarteak eta Pilotajaukuk antolatu dute elkarlanean eta emakumezkoak arituko dira lehenengoz

Nobedadez beteta dator Otadiko Kristo Deuna Pilota Txapelketa beteranoa. Aurten 49. edizioa jokatuko da eta berrikuntza nabarmenak ditu. Orain arte Altsasu Kirol Elkarteak antolatzen zuen txapelketa, baina aurten Pilotajauku klubarekin elkarlanean egin dituzte antolakuntza lanak. Eta, bestetik, lehenengoz emakumezkoen parte-hartzea izango du txapelketak.

Hiru mailatan, 3 jardunaldi
Hiru mailatan jokatuko da Otadiko Kristo Deuna Pilota Txapelketa, Altsasuko Burunda pilotalekuan. Jubenilen mailan hiru biko lehiatuko dira, Osa-Elizegi, Agirremalloa-Ibarloza eta Olaetxea-Lazkoz, azken hauek sakandarrak. 23 urtez azpiko afizionatuetan ere beste hiru biko aterako dira Burundako kantxara: Zubizarreta-Garmendia, Alderdi-Alduntzin eta Mata-Olaizola. Bukatzeko, emakumezkoetan Miren Larrarte-Alba Martinez, Nora Mendizabal-Naroa Agirre eta Sonia Alonso-Irati Igoa ariko dira, azken hauek sakandarrak. Multzo bakoitzean denak denen kontra ariko dira eta onenek jokatuko dituzte Altsasuko festetan irailaren 15ean jokatuko diren finalak.

Abuztuaren 25ean, larunbatarekin, lehen jardunaldia jokatuko da, 21:30etik aurrera. Irailaren 1ean jokatuko da bigarren jardunaldia eta irailaren 8an hirugarrena eta azkena. Onenek finala jokatuko dute, Altsasuko festetan.

49. Otadiko Kristo Deuna Pilota Txapelketa
1.jardunaldia (abuztuak 25, larunbata, 21:30ean, Burundan)
Emakumeak: Larrarte-Martinez / Alonso-Igoa
Gazteak: Osa-Elizegi / Agirremalloa-Ibarloza
23 azpikoak: Zubizarreta-Garmendia / Alberdi-Alduntzin

2. jardunaldia (irailak 1, larunbata, 21:30ean, Burundan)
Emakumeak:Larrarte-Martinez / Mendizabal-Agirre
Gazteak: Agirremalloa-Ibarloza / Olaetxea-Lazkoz
23 azpikoak: Mata-Olaizola / Alderdi-Alduntzin

3. jardunaldia (irailak 8, larunbata, 21:30ean, Burundan)
Emakumeak: Mendizabal-Agirre / Alonso-Igoa
Gazteak: Osa-Elizegi / Olaetxea-Lazkoz
23 azpikoak: Mata-Olaizola / Zubizarreta-Garmendia