Gaueko pulunpak.

Guaixe 2018ko abu. 9a, 12:29

Altsasun egindako ur festa goxo bat. Argazkia: Artxiboa.

12 urtetik gorako gazteek bainua eta bestelako jarduerez gozatzeko aukera izanen dute gaur eta hileko hurrengo ostegunetan. Gainera, Dantzalekuko igerilekura joaten direnek afaltzeko ogitartekoa eskuratzeko aukera izanen dute, Altsasuko Udaleko Gazteria Zerbitzuak antolatutako ekimena da. 21:00etatik 23:00etara, Dantzaleku igerilekuan.