Kamioia iraulita

Guaixe 2018ko ira. 4a, 13:22

Garabiak kamioia jasotzeko lanean. Argazkia: Foruzaingoa.

Altsasutik Sakanako Autobiara (A-10) Urdiaingo norabidean ateratzear zegoen kamioi bat irauli egin da gaur goizean. Ezbeharrean ez da zauriturik izan. Baina kamioia jasotzeko bi garabi handi eraman behar izan dituzte. Foruzaingoak trafikoa bideratu du.