Zirkua herrira iritsi da

Guaixe 2018ko ira. 4a, 17:53

Altsasun egin zen Ezin zailago! Nafarroako 17. Zirku jaialdia irailaren 1ean, larunbatean.

Iortia kultur gunearen zabalgunean hiru kale ikuskizun egin ziren: Shakti Olaizolaren Baldin Bada ikuskizuna, Capicua taldearen Koselig antzerki-zirkua emanaldia eta La banda del otra-ren Ye Haan musikaz, zirkuz eta umorez beteriko emanaldia.

Ezin zailago! jaialdia Tuteran hasi zen abuztuaren 29an eta Huarte eta Vianatik pasa ondoren larunbatean Sakanara iritsi zen zirkua. Ondoren San Adrianen egon zen. Bost udalen artean antolatzen dute jaialdia.