Gazteendako Sakanako Atletismo Eskola sortu nahi da

Guaixe 2018ko ira. 5a, 10:38

Bi korrikalari, Ziordiko herri lasterketan.

Sakanako Mankomunitateak 16 urtetik gorako gazteendako eskola antolatzeko asmoa du Altsasuko Dantzaleku pistan. Izena ematea zabalik dago

16 urtetik gorako neska-mutilen Gazteendako Sakanako Atletismo Eskola sortzea da Sakanako Mankomunitateko Kirol Zerbitzuko helburuetako bat da. Izan ere, Atletismo Kirol Eskolan 16 urte bitarteko neska-mutikoak trebatzen dira eta hortik aurrera norbera bere kasa ibiltzen da atletismoan trebatzen. Hutsune hori betetzeko sortu nahi du Gazteendako Sakanako Atletismo Eskola Sakanako Mankomunitateak, eta egitasmoa aurrera eramateko Altsasuko Udalaren eta Dantzaleku Sakana Atletismo Taldearen laguntza izanen du.

Aipatu gazteendako eskolan izena ematen duten gazteak Altsasuko Dantzaleku pistan trebatuko dira, irailaren bukaeratik maiatzera bitartean, oraindik zehaztu ez diren egun eta orduetan.

Gazteendako Sakanako Atletismo Eskolan aritu nahi duten gazteek Sakanako Mankomunitateko Kirol Zerbitzura jo behar dute (kirolak@sakana-mank.eus edo 948 464 866).