'Satisfaction'

Guaixe 2018ko ira. 6a, 16:22
Smoking Stones taldea Altsasuko Foru plazan. Argazkia: UTZITAKOA.

Smoking Stones musika taldeak kontzertua eskaini zuen larunbatean, irailaren 1ean, Altsasun

Nafarroako Gobernuaren Kultur programaren barruan aritu zen The Rolling Stones mitikoaren tributo taldea. Foru plaza rock'n'rollez bete zen, Smokin Stones taldeak egindako berrogei urteko ibilbide musikalarekin. Munduko oroimen talde hoberenetarikoa dela diote, eta hala dela erakutsi zuen larunbatean Altsasun. Kontzertuan ikus-entzuleek gozatu bikaina hartu zuten.