Pailazoak, musika eta zoramena: Marabunta

Guaixe 2018ko ira. 7a, 13:48

Guillem Albà & La Marabunta taldearen Marabunta ikuskizuna izanen da bihar, 19:30ean, Iortia kultur gunean

Iortia kultur gunearen hamabosgarren urteurrena "festa batekin, merezi bezala" ospatzeko kataluniako Guillem Albà & La Marabunta taldea Marabunta ikuskizuna izanen da estreinakoz Nafarroan bihar, irailaren 8an, 19:30ean, Altsasun. Festa aurreko egitarauaren barruan sartzen da emanaldia.

Marabunta "zoramena" da. Energiaz beteriko ikuskizun energetikoa, kultura zerbitzuak azaldu bezala. Ikuskizunak hiru urte daramatza biran eta berrehun emanaldi baino gehiago egin ditu. Hiru sari jaso ditu: La Mostra Igualadako publikoaren saria 2015ean, Fira Titelles Lleidako publikoaren saria 2014an eta Mostra Snata Eugeniako publikoaren saria 2014an. Bihar Nafarroan mustuko da Guillem Albà & La Marabunta.

Pailazo ikuskizuna da, baina zuzeneko eta ikuskizunerako propio egindako musikaz lagunduta dagoena. Taldeak ikuskizuna deskribitzeko erabilitako hitzak kaosa, energia eta zoramena dira: "nahasmena klasearekin".

La Marabunta

Guillem Albà & La Marabunta taldearen ekoizpena da. Guillem Albà artista da ikuskizunaren zuzendaria eta pertsonaietako bat. Albà aktorea eta musikaria da. Interpretatzen zoriontsua dela dio Albàk. Zuzentzea eta ikuskizunak sortzea eta zuzentzea gustatzen zaiola dio ere Marabunta ikuskizuneko zuzendariak. Iñaki Markiegi da ikuskizunaren musika zuzendaria. Albà eta Markiegirekin batera, Guillermo Cenizo, Martí Soler, Albert Comaleras, Àlar Montart eta Edgu Gomez arituko dira taularen gainean.

Kantuen letrak Pau Escribanok, Anna Roigek eta Tatina Sanchezek sortu dituzte eta Angel Llacer aktorearen ahotsa ere entzun daiteke ikuskizunean.