Extremadurako patroiaren ospakizuna

Guaixe 2018ko ira. 7a, 12:53

San Juan ermita topaleku bihurtuko da.

Extremadurako eguna, Guadalupeko amaren eguna, ospatuko du La Encina elkarteak etzi. La Encinak prestatutako egitaraua 10:00etan abiatuko da. Extremadurako ogi-apurrak izanen dira gosaltzeko elkartean. Ondoren, 11:30ean, Guadalupeko amaren omenezko meza eginen da San Juan ermitan. Hura despedituta, kanpoko aldean auzatea izanen da bildutako guztiendako. Eguraldiak lagunduko ez badu auzatea elkartean eginen dute. Han bertan eginen dute patroiaren eguneko bazkaria. Eta, despeditzeko, Iortia kultur gunera joateko gonbidapena egin dute; izan ere, 18:30ean Iruñeko Extremadurako etxeko Raices y Brotes taldearen emanaldia antolatu dute.