Otadiko Kristo Deuna Txapelketa, aurrera

Guaixe 2018ko ira. 6a, 16:41

Aurreko urteko txapelketako partida. Argazkia: Artxiboa.

Larunbatean Txapelketako 3. jardunaldia jokatuko da, 21:30ean, Altsasuko Burunda pilotalekuan

Otadiko Kristo Deuna Pilota Txapelketaren 49. edizioa jokatzen ari da. Aurten berrikuntza nabarmenak izan dira. Orain arte Altsasu Kirol Elkarteak antolatzen zuen txapelketa, baina aurten Pilotajauku klubarekin elkarlanean egiten ari dira antolakuntza lanak. Eta, bestetik, lehenengoz emakumezkoen parte-hartzea du txapelketak.

Hiru mailatan jokatzen ari da txapelketa: jubeniletan, 23 urtez azpikoetan eta, lehenengoz, emakumezkoan. Hiru bikote jokatzen ari dira maila bakoitzean, multzo bakoitzean denak denen kontra dabiltza eta onenak sailkatuko dira Altsasuko festetan, irailaren 15ean, larunbatarekin, 22:00etatik aurrera jokatuko diren finaletarako.

Dagoeneko txapelketako hasierako bi jardunaldiak jokatu dira eta larunbatean 3. jardunaldia jokatuko da, 21:30etik aurrera, Burunda pilotalekuan.

49. Otadiko Kristo Deuna Pilota Txapelketako 3. jardunaldia
Irailak 8, larunbata, 21:30ean, Burundan
Emakumeak: Mendizabal-Agirre / Alonso-Igoa
Jubenilak: Osa-Elizegi / Olaetxea-Lazkoz
23 azpikoak: Mata-Olaizola / Canabal-Garmendia

Emaitzak
1. jardunaldia (abuztuak 25)
Emakumeak: Garai-Bergara 18 / Alonso-Igoa 12
Jubenilak: Osa-Elizegi 22 / Agirremalloa-Malaxetxeberria 9
23 urtez azpian: Canabal-Garmendia 22 / Azketa-Kordon 12

2. jardunaldia (irailak 1)
Emakumeak: Leire Garai-Arrate Bergara 18 / Mendizabal-Naroa Agirre 11
Jubenilak: Ariztegi-Malaxetxeberria 4 / Olaetxea-Lazkoz 22
23 urtez azpian: Nazabal-Arbizu 10 / Azketa-Elizegi 22