Altsasuko hirigintza plan berria egiteko 245.000 euro bideratuko dira eta horietatik % 80 Nafarroako Gobernuak pagatuko ditu. Hori jasotzen duen hitzarmena sinatu zuten atzo Javier Ollo alkateak eta Isabel Elizalde Landa Garapen, Ingurumen eta Toki Administrazio kontseilari Isabel Elizaldek.
Sinadura ekitaldian adierazi zutenez, etorkizuneko planaren helburu nagusietako bat da Altsasuren eragin inguruan herriaren zentraltasuna indartzea. Bestetik, Alde Zaharrean tokiko horniduren defizita planifikatzea (espazio libreak, aparkalekuak, ekipamenduak); herri-gunearen hazkundearen kudeaketa-eredu iraunkorra eta errealista indartzea; eta egungo udal plana egiterakoan orain arte ikusitako eragozpenak aztertzea, horiek zuzentzearren. Aldi berean, hiri-ondarearen katalogo berria eginen da, baita herrian kultur-interesekoak diren landa lekuen eta eraikinen inbentarioa ere. Hirigintza plan berriarekin mugikortasun eta trafiko arazoei konponbidea eman nahi zaie.