Altsasuko festak 2018

Festetako egitaraua

Festetako egitaraua
Etxajua lehertu eta berehala aurreneko kalejira hasiko da.

Altsasuko festak eguerdian hasiko dira, Luis Mari Lopez de Goikoetxeak etxajua piztearekin batera.

Egitaraua
Irailak 13, osteguna
10:30 2017ko kintari harrera eta zapien janztea, udaletxe parean.
10:30 Hamaiketakoa gaztetxean, Peñen Batzordeak eskainia.
12:00 Festen eztanda handia! Suziri jaurtiketa, ezkila-jotzea, peñen desfilea, Altsasuko Gaita-jotzaileak, Altsasuko Txistulariak, erraldoiak kalejiran peñen txarangarekin eta Kolpez Blai Foru plazan.
16:00 Peñen kafea eta kalejira, Foru Plazan.
18:00 Poniak eta betizuak, Baratzako bide plazan.
19:30 Japoniar bonben jaurtiketa eta buruhandiak, Foru plazan.
19:30 – 21:30 Dantzaldia Tximeleta taldearekin, Foru plazan.
20:00 Peñen jaitsiera Zumalakarregi plazatik abiatuta.
21:30ean iristea Foru plazara.
21:40 Altsasuko Zortzikoa Altsasuko Txistulariekin eta Larrain Dantza Etxarriko gaita-jotzaileekin, Foru plazan.
22:00 Zezensuzkoa, Foru plazan.
22:15 – 00:15 Gazte Gauak Intxostiapuntan: jolastu, dantzatu, afaldu (sukaldea irekita egonen da eta freskagarriak udalaren kontura izanen dira).
24:00 – 02:30 Dantzaldia Tximeleta taldearekin, Foru plazan.

Irailak 14, ostirala
09:00 Dianak Altsasuko Gaiteroekin.
10:30 Udalbatzaren irteera Altsasuko Txistulariez lagunduta.
11:30 Hamaiketakoa Foru plazan, Zubeztia gastronomia-elkarteak eskainia.
11:30 Reziclonk, birziklatutako materialekin egindako soinu instalazio eta tailerra Turukutupa konpainiaren eskutik, Iortia zabalkundean.
12:00 Azken ezkila-jotzea eta Altsasuko zortzikoa, Foru plazan.
13:30 Eguerdiko kontzertua London orkestrarekin, Foru plazan.
16:00 Peñen kafea eta elkarte-poteoa, Foru plazatik. Merienda ibilbidean zehar.
17:00 Play Back lehiaketa eta txokolate-jana, Iortia zabalgunean, txokolate jana Zubiondo elkarteak antolatua.
19:00 Kalejira gaiteroekin, Altsasuko Gaiteroek antolatua.
19:30 Japoniar bonben jaurtiketa eta buruhandiak, Foru plazan.
19:30 – 21:30 Dantzaldia London orkestrarekin, Foru plazan.
20:00 Peñen jaitsiera Zumalakarregi plazatik abiatuta.
21:30ean iristea Foru plazara.
21:40 Altsasuko Zortzikoa Altsasuko Txistulariekin eta Larrain Dantza Etxarriko gaita-jotzaileekin, Foru plazan.
22:00 Zezensuzkoa, Foru plazan.
22:00 Pilota partida profesionalak Aspeko pilotariekin, Burunda frontoian.
22:15 – 00:15 Gazte Gauak Intxostiapuntan: jolastu, dantzatu, afaldu (sukaldea irekita egonen da eta freskagarriak udalaren kontura izanen dira).
00:00 - 03:00 Dantzaldia London orkestrarekin, Foru plazan.
00:00 - 02:00 Peñen igoera, Foru plazan hasi eta Zumalakarregi plazaraino.

Irailak 15, larunbata
09:00 Dianak Haize Berriak bandarekin.
10:00 - 13:00 LXXXVIII Altsasu Txirrindularitza Lasterketa. Altsasuko Kirol Elkarteak Altsasuko Udalaren laguntzarekin antolatua. Irteera, helmuga eta sari banaketa (13:00etan) Altsasuko Kirol Elkartearen egoitzan.
11:30 Hamaiketakoa Foru plazan, La Encina kultur-elkarteak eskainia.
12:00 Altsasuko erraldoi eta buruhandiekin kalejira. Irteera Iortiako zabalgunetik.
13:30 Kantuz kantu Altsasukoak aske, Zubiondoko kantu taldeak eta Altsasukoak Askek antolatua, Foru plazan.
15:00 Herri bazkaria, kiroldegian.
16:00 Peñen kafea eta kalejira, Foru plazan. Merienda ibilbidean zehar.
19:30 Japoniar bonben jaurtiketa eta buruhandiak, Foru plazan.
19:30 Dantzaldia Tsunami talderekin, Foru plazan.
20:00 Peñen jaitsiera Zumalakarregi plazatik abiatuta.
21:30ean iristea Foru plazara.
21:40 Altsasuko Zortzikoa Burundar Txistulariekin eta Larrain Dantza Etxarriko gaita-jotzaileekin, Foru plazan.
22:00 Zezensuzkoa Foruen Plazan.
22:00  XLIX. Otadiako Santokristo pilota txapelketaren finala Burunda frontoian, Altsasuko Kirol Elkarteak Udalaren laguntzarekin antolatuta.
22:15 – 00:15 Gazte Gauak Intxostiapuntan: jolastu, dantzatu, afaldu (sukaldea irekita egonen da eta freskagarriak udalaren kontura izanen dira).
23:30 Kontzertua: Vendetta eta DJ Elepunto, Foru Plazan.

Irailak 16, domeka
09:00 Dianak Altsasuko Gaiteroekin, ondotik, Haizagako gaita-jotzaileak. 

10:30 Eskolarteko txirrindularitza proba, ginkana eta sari banaketa Iortia plaza txikian eta inguruetan, Burunda Txirrindularitza Elkarteak Udalaren laguntzarekin antolatua. 

11:30 Hamaiketakoa Amandrea gastronomia-elkarteak eskainia, Foru plazan.

11:30 - 14:30 Txiki parka eta Txu-Txu trena, Zumalakarregi plazan. 

13:00 Munduko arrozak, karpan. Gizarte Zerbitzuak eta Immigrazio zerbitzuak antolatua. 

13:30 Eguerdiko kontzertua Fusioak, Aukeran dantza konpainiaren koreografia hoberenak biltzen dituen ikuskizuna, Foru plazan.  Aurten bere XX. urtemugan ospatzen du. 

14:30 Makarroi-jatea, Foru plazan, Peñek antolatuta. 

16:00 Peñen kafea eta kalejira, Foru plazan. Merienda ibilbidean zehar. 

16:00- 19:00 Txiki parka eta Txu-txu trena, Zumalakarregi plazan. 

18:30 Kalejira Orritz pertsonaia mitologikoekin: Mari, Tartalo, Basajaun... Foru plazan egonen dira.
19:30 Japoniar bonben jaurtiketa eta buruhandiak, Foru plazan. 

19:30 "Los del Rayo sinfonikoa" kontzertua. 

20:00 Peñen jaitsiera Zumalakarregi plazatik abiatuta.
21:30ean iristea Foru plazara. 

21:40 Altsasuko Zortzikoa Burundar Txistulariekin eta Larrain Dantza Etxarriko gaita-jotzaileekin, Foru plazan. 
22:00 Zezensuzkoa, Foru plazan. 

22:15 – 00:15 Gazte Gauak Intxostiapuntan: jolastu, dantzatu, afaldu.
23:30-03:00 Disko festa Oihan Vegarekin Foru plazan.

Irailak 17, astelehena
09:00 Dianak Altsasuko Gaiteroekin.

11:30 Hamaiketakoa Beti Jaten gastronomi-elkarteak eskainia, Foru plazan. 

11:30 Tripula, Farrés Brother Konpainiaren familiarteko ikuskizuna Iortian. 

12:00 Omenaldia herriko nagusiei. Abardia jarriko zaie etxean, Udal musika eskolak girotua. 

13:30 Eguerdiko kontzertua, jotak, Voces del Ebro taldearekin, Foru plazan. 

14:30 Nagusien omenezko bazkaria, Iortia Kultur Gunean. Ondoren dantzaldia
20:00ak arte. 
16:00 Peñen kafea eta kalejira, Foru plazan. Meriendak ibilbidean zehar. 

18:00 Tripula, Farrés Brother konpainiaren familiarteko ikuskizuna Iortian. 

19:30- 21:30 Puro Relajo, mexikar musika eta askoz gehiago… Foru plazan. 

19:30 Japoniar bonben jaurtiketa eta buruhandiak, Foru plazan. 

20:00 Peñen jaitsiera Zumalakarregi plazatik abiatuta.
21:30ean iristea Foru plazara. 

21:40 Altsasuko Zortzikoa Burundar Txistulariekin eta Larrain Dantza Etxarriko gaita-jotzaileekin, Foru plazan. 

22:00 Zezensuzkoa, Foru plazan. Ondoren, Festen agurra eta azken petardo-sorta udaletxean. Ondoren Peñen kalejira.