Sakanako II. Irristaketa Trofeoa bihar Altsasun

Guaixe 2018ko ira. 7a, 09:16

Bihar, larunbatean, 10:00etatik aurrera, Zumalakarregi plazan

Sakana Patin Irristaketa Taldeak, Altsasuko Udalaren eta Nafarroako Irristaketa Federazioaren laguntzarekin, Sakanako II. Irristaketa Trofeoa antolatu du bihar, larunbatean, goizeko 10:00etatik aurrera Altsasuko Zumalakarregi plazan. Irristalari ugari espero dira eta guztiek jasoko dute oroigarria. Sariei dagokienez, kategoria absolutuko lehendabiziko hirugarrenek jasoko dute saria: lehenek 100 euro eta oparia, bigarrenek 75 euro eta oparia eta hirugarrenek 50 euro eta oparia.