Extremaduraren egun ederra

Guaixe 2018ko ira. 10a, 18:58

La Encina Extremadurako kultur elkarteak antolatuta, Extremadurako eguna eta Guadalupeko amaren eguna ospatu ziren Altsasun atzo. Iruñeko Extremadurako etxeko Raices y Brotes taldeak bere kantuekin edertu zuen San Juan ermitan izan zen meza. Handik atera eta dantza erakustaldia egin zuten kanpoko aldean. Han gosaria egitekoak ziren, baina goizean botatako euri zaparradagatik elkartean egin zen. Han bertan ehun bat pertsona elkartu ziren bazkaltzera. Ondoren aipatutako taldeak Extremadurako folklore erakustaldia egin zuen Iortia kultur gunean.