Kalez Kale peñaren egitaraua

Guaixe 2018ko ira. 13a, 09:48

Hirugarren urtez kolore urdin iluneko peñako kideek egitarau propioa prestatu dute festetarako. Hartan kolore festa, kalejirak, bazkariak, mozorro lehiaketa, barbakoa, hamaiketakoak eta mojito badago modukoak opa daitezke. Festa giroa denen artean sortzen dela nabarmendu dute peñako kideek, horregatik jendea kalera ateratzera animatu dute. Peña gazteenaren berri euren blogean segi daiteke.