Udal eta foru hauteskundeak 2019

Ollo Geroa Bairen zerrendaburua izanen da

Guaixe 2018ko irailaren 12a

Heldu den urteko maiatzaren 26an Europako Parlamentua, Nafarroako Parlamentua eta udalak berritzeko hauteskundeak eginen dira. Altsasuko alkate Javier Ollo Martinezek jakinarazi du Geroa Baiko Altsasuko alkategaia izanen dela. Hala jakinarazi du Diario de Noticias egunkariari emandako elkarrizketan. Azaldu duenez, herriguneko kideek eta koalizioak berak konfiantza eman diote.