Basket Navarrak lagunarteko partida jokatu zuen Altsasun

Guaixe 2018ko ira. 13a, 07:52

Zilarrezko mailan arerio izango duen HA Zornotza taldearen kontra aritu zen Basket Navarra eta bizkaitarrak nagusitu ziren, 59 eta 88

Zilarrezko mailan dabilen Basket Navarra taldeak aurredenboraldiko bigarren partida jokatu zuen asteazkenean Altsasuko Zelandi kiroldegian, bere maila berean dagoen HA Zornotza taldearen kontra. Partida bizia izan zen, gorabeheratsua, eta azkenean bizkaitarrek lortu zuten garaipena, Iruñeko taldeari 59 eta 88 irabazi eta gero.