Marokoko, Ekuadorko, Bangladeshgo, Valentziako, Saharako eta Sakana Harrera Haranako kideen arrozak. Bat mina, haragiarekin bestea, barazkiekin egina, txipiroiekin egindako arroz beltza, haragidun cous-cousa… Horiek guztiak dastatu ahal ziren igande eguerdian Munduko Arrozak ekimenean. Arroza aitzakia hartuta jatorri desberdinetako altsasuarrak harremanetan jarri eta elkarren berri emateko antolatu zen ekimena.
Sakanako Mankomunitateko Anitzartean kulturartekotasun zerbitzuko teknikari Bego Zestauk azaldu digunez, etorkizuneko erronka da Munduko Arrozak Altsasuko festetatik ateratzea eta urteko beste egunen batean antolatzea. Horretarako, ordea, kulturartekotasunaren sustapenean eta antolakuntzan aritu nahi duten altsasuarren laguntza beharko litzateke.