Asteburu betearen ondoren, etxekoek, altsasuarrek festetako azken eguna disfrutatzen ari dira. Eguerdian udalak herriko adinduenak bisitatu ditu eta haiei abardia jarri zaie etxean. Julian Maria Vallejo Najera (1921ko garagarrilaren 21ean jaioa) eta Julian Martinez Jimenez, Ubilla, (1923ko ilbeltzaren 9an jaioa). Biek familia aldamenean zutela jaso dute udal agintarien bisita. Aurrenekoak nabarmendu nahi izan du ilobetako bat, Endika Irigoien, Osasuna futbol taldean ari dela.