Iker Mintegi Arabako Erlojupeko txapelduna

Guaixe 2018ko ira. 26a, 11:38

Iker Mintegi eta Unai Aznar podiumean. Argazkia: Burunda.

Burunda klubeko Intersport Irabia taldeko kadete altsasuarrak segundo bateko aldea atera zion Unai Aznar bere taldekideari. Juniorretan Ailetz Lasa hirugarrena sailkatu zen

Larunbatean XLV. San Migel Saria jokatu zen Murgian, aldi berean Arabako Erlojupeko Txapelketa zena. Kadeteek 9 km-ko distantzia osatu behar izan zuten eta 15 km-koa, aldiz juniorrek. Burunda klubeko Quesos Albeniz taldeko txirrindulariek lan bikaina egin zuten.

Kadeteetan Quesos Albeniz taldeko Iker Mintegi izan zen azkarrena. 9 km-ak osatzeko ia 12 minutu behar izan zituen (11:57). Segundo eskas batera sartu zen bere taldekide Unai Aznar (11:58). Gainontzeko taldekideei dagokienez, Antonio Gonzalez 6.a sailkatu zen (12:28), Hugo Aznar 9.a (12:45), Sergio Lopez 22.a (13:21), Jon Chamorro 31.a (13:45), Oihan Etxeberria 34.a (13:48) eta Willy Ismael Torres 49.a (15:55).

Junior mailan Jokin Murgialdai izan zen txapelduna (20:21). Quesos Albenizko Ailetz Lasa ziordiarra podiumera igo zen, hirugarrena sailkatu baitzen (20:55). Bere taldekide Mateo Gonzalez 4.a sailkatu zen (20:59), Diego Gonzalo 34.a (23:17) eta Jony Vega 44.a (24:51).